Picasa sarean aurkitutako hezkuntzari buruzko argazkiak

EDUCAR ES... "Educar es lo mismo que poner un motor a una barca... hay que medir, pensar, equilibrar... ... y poner todo en marcha. Pero para eso, uno tiene que llevar en el alma un poco de marino... un poco de pirata... un poco de poeta... y un kilo y medio de paciencia concentrada. Pero es consolador soñar mientras uno trabaja, que ese barco, ese niño irá muy lejos por el agua. Soñar que ese navío llevará nuestra carga de palabras hacia puertos distantes, hacia islas lejanas. Soñar que cuando un día esté durmiendo nuestra propia barca, en barcos nuevos seguirá nuestra bandera enarbolada." (Gabriel Celaya) Olerki hau webgune honetatik atera dut: http://centros2.pntic.mec.es/cp.martin.monreal/educativas.htm

Nerabezaroa eta familia


Podcast hau nik sortu dut eta nerabezaroari erreferentzia egiten dio, hala ere, familia eta lagunak erlazionatzen ditu. Anima zaitezte entzuteko!!

Hezkuntzari buruzko kanta

Hau Goear sarean aurkitutako kanta da,Rafak sortu du eta hezkuntzari buruzko abestia da.

2010/05/28

Atomix mp3 programari buruzko tutoriala

Hona hemen Ane Miren eta biok egindako bideo tutoriala, Atomix mp3 programari buruzko tutoriala; hain zuzen ere. Programa hau "pub-etan" eta "diskoteketan" erabiltzen dute musika ziztatzeko. Probatu eta "Dj" bat izango balitz bezala sentituko zara eta!



euskaltube.com bideoak Izenburua: Atomix mp3 tutoriala Erabiltzailea: elisabet

2010/03/27

Bullyinari buruzko webquest-a


Webgune honetan Maltrato y bullying izeneko webquest-a aurkituko duzue, Carme Escudé eta Jordi Collell sortutakoa da.
Webquest hau ikasleen erasoari buruzkoa doa, hain zuzen ere, bullyin-a. Hala eta guztiz ere, arazo hau gaur egungo eskoletan gero eta gehiago ikusten da.
Bestalde, webquest hau gomendatzen dut, alde batetik, eskolan lantzeko egokia eta aproposa iruditzen zaidalako (batez ere, D.B.H.-ko ikaleekin) ; eta beste aldetik, gazteak ikusteko zer ondorioak dakar eta ikasleen erasoarekin amaitzeko, noski.

Europar Batasuneko Hezkuntza


View more presentations from Eli.

Ikusten duzuen bezala, Slideshare sarean nik egin dudan power point-a aurkituko duzue. Europar Batasuneko hezkuntzari buruzkoa doa, Batasuneko herrialde batzuen hezkuntza sistemei buruzko informazioa, hain zuzen ere. Egia esan, lehen hezkuntzako irakasleak izango naizenez; bilatu dudan informazioa herrialde bakoitzeko lehen hezkuntzako egitura da.

2010/03/26

Bizikidetza



Hona hemen, calameo izeneko web orrialdetik ateratako euskal argitalpen bat. Argitalpen honek, bizikidetzari buruzkoa da.
Nire aburuz, txikitatik balore hauek umeei transmititzea garrantzitsua iruditzen zait. Gainera gu irakasleok, lagundu behar diegu ume eta gazte guztien hezkuntza prozesua hobetzea.

2010/03/24

Lehen Hezkuntzako gaitasun digitalaz egindako kontzeptu - mapa

Jarraian testuaren dekretuaren mapa kontzeptual bat jarri dizuet, nik neuk eta Iria Castañorekin egindakoa cmaptools programarekin.
Gurekin zerikusia duen edozerk garrantzia izango du, gainera lehen hezkuntzako hezitzaileak izango garenez modernitatera lotuta egon behar gara, hain zuzen ere, teknologia berriei. Baina hala eta guztiz ere, nik uste dut jakintza minimo batzuk edukitzea ona dela, bai lanean aplikatzeko bai eguneroko bizitzarako.

2010/03/15

Finlandiak bikaina ateratzen du

Finlandia saca sobresaliente izeneko webgunean artikulu interesgarri bat agertzen da, Finlandiako irakaskuntza - ikaskuntza prozesua arreta deitu dit eta horregatik, hainbat idei aipatuko ditut:


Finlandiako irakaskuntza -
ikaskuntza prozesua

1.ideia
Derrigorrezko
hezkuntza 7 urterekin hasten da, ez dago garraio eskolarik. Umeak eskolatik
urrun bizi badu egunero taxia ordaintzen diote.
2.ideia
Badaude ikasle
batzuek goizeko zortzietan hasten dira irakasleek haien irakasgaietan
laguntzeko. Herri honen hezkuntza
sistema
hizkuntzaren ikaskuntzari garrantzia ematen dio.
3.ideia
Finlandiako
formula: irakaskuntzaren formakuntza ona izatea, lengoaia eta matematikako
irakaskuntza lehentasuna, zailtasun dituzten ikasleei laguntza ematea.
4.ideia
Finlandiako
ikasleek aroztegia eta etxeko lanak derrigorrezko irakasgaiak dituzte.
5.ideia
Ikasleek
astero ingelesezko bi ordu ematen dituzte ( bederatzi urterekin hasten
dira).
6.ideia
Finlandian
eskola asko daude eta bakoitzak espezialitate bat du, bat bereziki Natur
Zientziak eta Heziketa Fisikoa, hor bertan zoo moduko zelaigune dute.
7.ideia
Jantokiko
janaria dohainik da, buffet bezalakoa da eta jan ondoren gauza bakoitza
bota behar den lekutan jartzen dute. Patioan zaintzaile berezi bat dute.
8.ideia
Haurrak 6 urte
arte haurtzaindegian egoten dira eta eskola 7 urterekin hasten dira.
9.ideia
Haurrak 4 eta 8
urterekin hasten dira irakurtzen eta balore garrantzitsuena umeak talde
moduan konportatzen ikastea da.
10.ideia
Haurtzaindegi
guztiak 24 ordu irekita egoten dira, emakumeek baimena dute beraien umeekin
egotea 11 hilabete.

Jakiten ez dakienentzako zer egin haien seme - alabekin edo ikasleekin

Seme - alaben heziketagatik, edota giza harremanengatik soilik, kezkatuta eta interesatuta gaudenok, mankina bat aldiz entzun ditugun gaietara modu erraz eta atseginean eroango gaitu liburu honek: pentsatzen ikasteko programak, heziketa moralerako bideak, heziketa emozionala, giza trebezien garapena...
Manuel Segurak bere liburu honetan lau proposamen horiei batera ekin behar zaien eginkizun bezala aurkezten dizkigu ekintzok, seme - alabak hezteari eta euren garapen pertsonala bultzatzeari buruz dihardugunean. Azalpena argia, erraza eta adibideekin osatua da eta horri esker gai honen inguruko funtsezko ideiak jaso ditzakegu modu errazean, nahiz eta gero geure esku geratu geure trebezia eta emozioei aurre egiteko betebehar zaila.
Bere orrialdeetan adierazita dagoenez, euria ari duen arratsaldeetan edo gorabehera goiz eguzkitsu eta lasaietan gurasoek eta irakasleek irakurtzeko liburua da. Ikasteko eta gozatzeko liburua.

(Argazkian klikatzen baduzue, nabigatzailean nondik atera dudan agertuko zaizue).

Programa didaktikoak umeentzako

Nik ezagutzen ditudan programa didaktikoak "Klik" eta "Pipo" dira. Klik programa informatiko bat da eta bere ezaugarri nagusia, aurretik erabakitako oinarrizko eredu batzuetatik abiatuta, jarduera hezitzaileak sortzea da. Abantailetako bat honakoa da: jarduera horien edukiak eskola curriculumeko alderdi guztiak barne hartzen dituela. Gainera, ia arlo guztietarako aplikazioak daude.

Modu laburrean esanda, jarduera horiek honako eredu hauek barneratzen dituzte: buruhausgarriak, elkarketak, letra zopak, gurutzegramak eta testu ariketak. Buruhausgarriak, letra zopak eta gurutzegramak hitz horiekin beraiekin ezagutzen ditugun ohiko jokoak dira. Hartzailearen arabera zailagoak edo errazagoak izan ohi dira eta normalean zailtasun txikienetik handiagorako ordenean aurkezten dira.
Bestalde, programa didaktikoa
pipo izeneko webgunean aurkituko duzue. Programa hori ingelesekoa da, hala eta guztiz ere, baliagarria da edozein adinetarako umeentzat.

Bi amak sortutako webgunea

Pronto aldizkarian artikulu deigarri bat irakurri nuen eta honakoa dio: Bi amak, Carmen Escalona eta Belén Martí Junco soluciones para mamás por arte de magia izeneko webgunea sortu dute. Zertan datza webgune hau? Gurasoak dituzten dudak, esate baterako, "zer egin behar dut nire semea lo egin dezan negar egin gabe?", " nire 2 hilabeteko umetxoari ohean ile zuria (cana) aurkitu dut, zer adierazi nahi du?", " Nola azaldu nortzuk diren errege maguak?" eta horrelako galderak planteatzen dira webgune horretan.
Bestalde, webgune horretan lau laguntzaile gehiago daude: erizainak osasuneko galderei erantzuten dio, psikopedagogak umeak dituzten arazoei buruzko galderei erantzuten dizkio, senar - emazteen abokatua eta kazetari batek gizonen ikuspuntutik azaltzen eta erantzuten du.

Nire aburuz, oso ideia ona iruditzen zait webgune hori sortzea, horrela beste gurasoei lagundu ahal dietela haien seme - alaben hezkuntza prozesua aurrera
jarraitzeko.

2010/03/14

Material deigarriak bai gurasoentzako bai irakaskuntzako profesionalentzako

Hemen aurkezten dizkizuedan liburuak lagungarriak dira batetik, gurasoak haien seme - alabei ulertzeko, hots, neraberazoei gertatzen zaizkien arazoak modu konkretu batean ulertzea. Eta beste aldetik, irakasleak ikasleei ulertzeko ere. Has gaitezen hiru liburu hauekin: bata "Solos en casa" Eduard Estivill eta Montse Domènech-ekoa, liburu horretan gurasoen dudei erantzuten dizkie. Ostean, "Pequeños tiranos" Alicia Banderas-koa, nola lortu umeak desobeditzaile izatetik arduratsua izatera doa. Eta hirugarrena, " Hermano mayor" Pedro García Aguado eta Esther Legogeu-koa da, liburu hau nola konpondu daitezkeen nerabezaroen arazoei buruzkoa doa.
Bestalde, beste bi liburu aurkezten dizkizuet; liburu hauek balorei buruzko
ipuinak dira, oso interesgarriak eta entretenigarriak dira। Gainera, ipuin hauekin gelan baloreak lantzeko primeran daude। Bata "Cuentos para crecer" Eduard Estivill eta Montse Domènech-ekoa; eta beste liburua "Cuentos para ayudar a tus hijos" Roberta Veritá-koa

(Argazki bakoitzean klikatzen baduzue, nabigatzailean nondik atera dudan agertuko zaizue).

Etxeko joerak umeen eredu

Umearentzat eredu dira bere ingurune hurbileko helduak: irakasleak, zaintzaileak, begiraleak, eta batez ere, gurasoak. Konpainia horretan barneratzen ditu umeak hainbat eta hainbat ezagutza, jarrera eta balio, bizitzan zehar berarekin eramango dituenak, bere izaera garatzen lagunduko diotenak, ez bakarrik hizkuntzari dagozkionak, baizik eta bere ahalmen guztien garapen oso eta egokirako beharko dituenak, bere bizitza ikusteko modua osatuko dutenak. Prozesu horretan barneratuko ditu umeak, besteak beste, hizkuntza ezagutza eta honekiko jarrera.


Familia da euskara ikasteko modurik errazena, merkeena eta eraginkorrena. Aukera hori ez dagoenean, eskolak betetzen du gehienetan egiteko hori, baina eskola ez da nahikoa bera bakarrik hizkuntza baten transmisioa ziurtatzeko. Gazte askok eskolan ikasten dute euskara, baina, gero, beren artean gaztelaniaz hitz egiten dute. Hizkuntza ezagutzeak, jakiteak alegia, ez du esan nahi erabiltzen denik. Eskolaren zeregin nagusia ezagutzan sakontzea da baina eskolan ikasitakoa beste esparru batzuetan erabili egin behar da, ezagutza sendotzeko. Beste hainbeste esan daiteke kalitatearen inguruan, ezagutzak ez baitu ziurtatzen halabeharrez kalitatea. Kalitateak ez du esan nahi bakarrik, zuzentasunez idazteko eta hitz egiteko gaitasuna; harago doa, egokitasuna eta erosotasuna ere esan nahi baitu; alegia, hizkuntzak tresna egokia behar du izan edozein egoeratan, eta batez ere, tresna erosoa, erosotasun horrek hiztuna hizkuntza hori erabiltzera eramaten duelako.

Migrazioa eskoletan, lanpostuetan...

Gaur egun, denen ahotan dagoen hitz bat topatu beharko bagenu, hura inmigrazioa litzateke. Egia esan inmigrazioa ia betidanik izan da hizpide, frankismo garaia barne inmigrazioa izan zen eta orain Europar Batasunetik kanpoko inmigrazioa. Orain arte, eta azken aldian gertatzen ari direnarekin gehiago (Parisko "krisia", Latin Kingen hazkundea, etab.), inmigrazioa ez dago ondo ikusia. Baina ez al gara denak, neurri txikiago batean, inmigranteak? Zein ez da joan ondoko herrira lanera edo beste probintzia batera ikastera? Kaleko definizioa erabiliz (kanpotik etorritako pertsonak) denak ginateke inmigranteak, eta hori txarra al da?
Kultura nahasketak aberastu egiten gaitu, baina noski, kultur nahaste hori ez da ematen kebab bat janez edo txinatarraren denda batean zerbait erosiz. Nahaste hori erlazioak ahalbidetzen du, lagunarteko erlazioak, batak besteari entzun; zuk zure kultura azaldu eta beste kulturetaz ikasi. Utopia hau errespetuan oinarritzen da, baina errepetatzen al ditugu inmigranteak?


Bestalde, nire aburuz, haiek behin inmigratutakoan, arazoak izaten jarraitzen dute, haietako bat gure gizartean integratzea da. Horrelako jendea, gure bizitzara moldatu behar da, bertako ohituretara, bizitza erritmora, hizkuntzara, lanera, etab. Benetan zaila den gauza bat. Gure munduan toki bat bilatzeak esfortzu handia eskatzen duela argi dago, bertara ezer gabe etortzea ez da batere erraza. Baina honetaz gain, problema hauetaz aparte, guk ez badiegu biderik zabaltzen, inmigranteen integrazio sozial ezinezko baten aurrean aurkitzen garela konturatuko gara.


Badirudi, ezinezkoa egiten zaigula hauek onartzea gure bizitzan. Argi izan beharko nuke, haiek ez direla etorri hona, besterik gabe, eurak nahi izan dutelako, euren lurraldean bizitzeko kondizioak jasanezinak izan direlako baizik. Ez daude hemen gu izorratzeko, beste edozein biztanle bezala lana egiteko asmoarekin datoz, baina badirudi hau guk ulertzeko oso zaila dela.

Drogak hartzen dituzten gaztetxoen gurasoei orientabideak emateko zerbitzua

Zirimola izeneko webgunean Bilboko Udaleko aldizkaria agertzen da eta hor artikulu interesgarria hau aurkitu dut:
"Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak badu drogak kontsumitzen dituzten nerabeen gurasoei aholku eta orientabideak emateko zerbitzu bat. Gurasoak kezkatu egon daitezke euren seme - alabak gazteegi hasi direlako drogak hartzen, eskolan edo institutuan errendimenduak txarrera egin duelako, arauak eta mugak errespetatzen ez dituztelako edo beste edozein arrazoirengatik. Horretarako dago, hain zuzen ere, zerbitzua: egoerak aztertu eta orientabideak emateko.
Beste batzuetan, kanabisari buruz, alkohola neurriz gain hartzearen ondorioez edo beste edozein gaiari buruz seme - alabekin zelan egin berba izan daiteke gurasoen zalantza; hau da, beharbada, ez daude kezkatuta baina menpetasuna sor dezaketen substantziei buruz zelan, non, noiz zergatik berba egin izan daiteke zalantza edo horrelako elkarrizketa bat edukitzeko zailtasunak eduki ditzakete gurasoek".
Artikulu hau izenburuan jartzen den moduan "drogak hartzen dituzten gaztetxoen gurasoei orientabideak emateko zerbitzua da", gaur egun gero eta gazteago hartzen dute drogak eta hori bai eskolan, bai etxean eta bai gure gizartean geldi behar dugu.
Hona hemen Slideshare sarean aurkitutako power point interesgarria. Power point-a Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako lau ikasleek sortu dute, Gizarte Hezkuntzako espezialitatea, hain zuzen ere.
Drogak
View more presentations from saitxu.

Etxeko gorabeherak. "Gatazkak konpontzen"

Zirimola izeneko webgunean Bilbo Udaleko aldizkaria aurkituko duzue (konkretuki 3.orrialdean "etxeko gorabeherak, gatazkak konpontzen" artikulua begiratu). Artikulu horretan gurasoen eta haurren edo gazteen arteko etxeko gatazkak nola konpondu azaltzen du. Nire aburuz, oso interesgarria dago; gainera, gaur egun horrelako arazoak gure etxeetan gertatzen da. Batzutan ez dakigu nola jokatu eta artikulu hau arazo horiek konpontzea bideratzen gaitu.

Indarkeria eskolan

Gure ikastetxeetako gaurko eguneroko jardunean, eta arazoak beti izan direla aitortu behar den arren, harreman pertsonalaren arloko arazoak gertatzen hasi dira. Arazo horiek hezkuntza praktikaren berezko jardueren garapena eragozten dute.
Ikasgeletan agertzen ari den indarkeria fisiko edo psikikoa ikaslek berek beren ikaskideen kontra erabiltzen dute; zenbait kasutan, hala ere, irakasleek berek eta ikasleen gurasoek ere indarkeria erabiltzen dute, bi kolektibo horien kontra, eta gurasoen kasuan, intentsitate handiagoz, irakasleen kontra.
Eskolako indarkeria dela eta gizartean dagoen kezka gero eta handiagoa da, eta zenbaitetan protagonismo kezkagarria hartu du hedabideetan; horren aurrean, hezleek, halako kasuetan beti egin ohi dugun bezala, geure, buruari planteatzen diogu gizarte demokratikoan behar den gardentasun informatiboak halako kasuetan ez ote den lagungarri gertatzen eredu horiek zabaltzeko eta jendeak ikasteko, eta ez horrenbeste haiek desagerrarazteko. Oro har, eskolako indarkeriaren fenomenoa "botere handiagoa duen pertsona batek botere gutxiago duen pertsona baten aurka behin eta berriz eragindako opresioa, psikologikoa nahiz fisikoa" da. Hori botere desoreka argia da, gaitasun fisiko handiagoko pertsona batek edo talde batek indar gutxiagoko pertsona edo talde baten aurka eragiten duenean; baina tratu txar psikikoa ere badago, nahiz eta halakoetan indar eta botere aldeak horrek argi ez izan.


Nire ustez, bullying-ari publizitate gehiago eman beharko zaiola modu txarrean, noski. Eraso honek ekiditu behar dela ikusi behar da eta kasu asko daudela jendea uste duen baino gehiago. Ume batek eskola jazarpena sufritzen badu isildu egingo da beldurra duelako eta ez da joango korrika salatzera, gauzak txarrerantz joango direla uste duelako. Nire aburuz, hori ekiditzeko eskolako tutoretzak banaka egin behar dira, konfiantza emanez gaiari buruz hitz egiteko, eta erakusten arazoa konpontzeko mila irtenbide daudela erakutsiz, horrela agian umea ausartzen da eta arazoak hitz egiten du.


Jarraian ikusiko duzue Youtube-n aurkitutako bideo bat, bullying-ari buruzko laburmetraia da. Oso interesgarria dago eta bideoan gertatzen dena gaur egun gure gizartean gertatzen da.

Herritartasunerako Hezkuntza (Educación para la cuidadanía)

Pasaden urtean (2009 urtean, hain zuzen ere), irakaskuntzan "Herritartasunerako Hezkuntza" edo "Educación para la cuidadania" irakasgai berri bat proposatu zuten; eta gaur egun, ia eskola guztietan aurrera eramaten da. Irakasgai honen helburua hurrengo balioak transmititzea da: demokrazia, giza duintasuna, askatasuna, giza eskubideen errespetua, tolerantzia, berdintasuna, legea betetzea, leialtasuna, lankidetza, parte hartzea eta pertsonen moralaren, kulturaren nahiz alderdi mental eta fisikoen garapena.


Aipatu beharra dago, mendebaldeko gizarteetan, elkarbizitza eta herritartasuna, hezkuntzaren funtsezko ardatzak bihurtu dira. Denboran zehar, gizarteak sistema hezkuntzari eskatzen diona aldatu da. Lehen, lanerako alfabetatzea zegoen; ondorengo ikasketarako prestatzen eta pertsonak hautatzen zuten. Aldiz, orain; hezkuntza paradigma berria eratzea,hots, herritar oso bezalakoak eratzea da helburu.

Desberdintasun kulturalak hezkuntzan

Kultur ingurunea da hezkuntzan jorratu beharreko aniztasunaren bigarren iturria; gizarte demokratikoetan aniztasun hori bultzatu egiten du pluralismoak, hain zuzen ere, horixe baita demokraziaren beraren funtsa. Ohikoa da kulturarteko hezkuntza edo kulturanitzeko hezkuntza terminologia erabiltzea aipatzeko zer espero dugun eskolaz, hain zuzen ere, gela barruan zein kanpoan gero eta kultura gehiago ditugun honetan. Termino bi horien esanahia ez da berdina. Kulturartekoaz hitz egiten dugunean elkarren ondoan dauden kulturen arteko elkarrekikotasun harremana aipatzen dugu eta kulturanitza aipatuta, gure inguruneko benetako egoeraz ari gara, kultura asko egoteaz. Horregatik, arlo pedagogikoan nahiago izaten dugu lehenengoa.
Helburu pedagogikoek bateragarriak izan behar dute eskolaren funtsezko helburuarekin: kulturalizazioa. Eta esan beharrik ez dago eskolak ezin dituela ikasle guztiak kulturalizatu aldi berean kultura baten baino gehiagotan eta maila berean. Horrela bada, errealismoak berak eta hezkuntza prozesuaren izaera bera ezagutzeak zuhurrak izatea dakar, kulturaren aldetik anitzea dela dakiten eta onartzen duten gizarte eta eskolaren oinarriak urratu barik.
Eskolak, batetik, kulturalizazioa du helburu nagusia, horixe baita ikasle guztien gizarte kohesioaren funtsa, baina bestetik, gutxiengoaren kulturarekiko begirunea azaldu behar du eta gutxiengoaren kultura horietako partaideek euren kultura lantzea ahalbidetu behar du. Hala ere, eskolako kulturartekotasunari bagagozkio, egon dauden kulturak oinarriak behintzat ezagutu behar dira, elkarren arteko begirunea ekarriko baitu, eta kultura minorizatuetako ikasleen kultur nortasunetik abiatuta, gehiengoaren kulturara hurbildu.


(Argazki bakoitzean klikatzen baduzue, nabigatzailean nondik atera dudan agertuko zaizue).

Hezkuntzan zailtasunak dituen umeentzako materiala

Etorkizunean irakasle bezala arituko gara eta oso garrantzitsua iruditzen zait arazo ezberdinei aurre nola egin jakitea, askotan ez baitakigu nola jokatu zenbait kasuren aurrean. Bestalde, garrantzi handikoa iruditzen zait haurren berezitasunak lehen baino lehen antzematea, horrela txikitatik eskaini ahal izango zaie behar duten laguntza. Beraz, behaketa irakaslearen funtsezko tresna izango da.


Irakaslea da eskolan bere bizitzaren denbora gehiena ematen duen gizaki bakarra. Bereziak gara. Ikasgela dugu bigarren etxea, urteen poderioz; beste edozein toki bezain arrunta bilakatu zaigu. Baina diferentea da. Askotan, ordea, gure kulturarekin jende gehienari gertatzen zaiona gertatzen zaigu: kulturala dena naturaltzat hartzeko joera izaten dugula, hau da, ez gara ohartzen eskolako kulturaren ezaugarrien berezitasunez. Aldaezinak, naturalak ikusten ditugu; bertan bizi gara eta. Hortik dator, irakasleak distantzia hartzeak duen inportantzia. Bestela ez ditugu ulertuko gure ikasleek, bizitzatik at dagoen mundu artifizial horretan, bizi eta ikasteko izaten dituzten zailtasunak.


Horretaz gain, hezkuntzan zailtasunak dituzten umeek
departamento orientación izeneko webgunera sar daitezke. Gainera bai irakasleak bai haien gurasoak sar daiteke eta haien umeei materiala atera daiteke. Oso interesgarria dago, denetarik dago; adibidez, gelan dislexiko edo atentzio falta duen umeak badituzu, webgune honetatik haientzako informazioa atera ahal duzu.

2010/03/13

Nortzuk dira hezkuntza premia berezidun ikasleak?

Hezkuntza premia bereziak eskolatzearen aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar, ez - gaitasun fisikoak edo psikikoak edo sentimenen ingurukoak izateagatik, jokabide - nahaste larriak izateagatik, aldekoak ez diren kultur edo gizarte - egoeran egoteagatik edo goi - mailako gaitasun intelektualekin zerikusia duten baldintza pertsonalak izateagatik berariazko hezkuntza laguntza eta arreta behar dituzten ikasleek dituztenak dira. Adibidez, denbora konkretu batean makuluekin mugitu behar izana (aldi baterako ezintasuna fisikoa).
Izan ere, hezkuntza sistematik ikasle horiei dagokien irakaskuntza zuirtatzeko, ahalik eta garapen egokiena bermatzeko Curriculum Egokitzapen esanguratsua egin beharko da soberan baitakigu haur bakoitza mundu bat dela eta batekin funtzionatzen duen metodologiak ez duela zertan funtzionatu behar bestearekin. Horretarako, ikaslearekin lan egiten duten profesionalek koordinaturik aritu behar dute.
Hala ere, asko dira haurrek ikasketa prozesuan aurki ditzaten zailtasunak eta gure zeregina irakasle bezala garapena oztopatzen duten muga horiek gainditzen laguntzea izango da, motibazioa funtsezkoa izanik. Haur bakoitza mundu bat da eta bakoitzak bere premiak izango ditu. Haurrak ezagutu, behatu eta giro egokia sortuz, ikasketa errazten saiatuko gara. Beti ere, segurtasuna eta maitasuna eskainiz. Beraz, behaketa irakaslearen funtsezko tresna izango da.

(Argazki bakoitzean klikatzen baduzue nabigatzailean nondik atera dudan agertuko zaizue).

2010/03/12

Hezkuntza klase barruan eta klasetik kanpo

Has gaitezen esaten, hezkuntza ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua dela. Hezkuntza, gure ekintza, sentimendu eta jokamolde guztietan presente dago.


Honetaz gain, nik irakaskuntza munduan nagoenez ikusten dut zer - nolako hezkuntza ematen duten klase barruan eta klasetik kanpo, hau da, etxean. Alde batetik, irakasle batzuen jarrera irakasterako orduan sinestezina da; ikasleren batek arazo bat badu (esate baterako, arlo batean zailtasunak edukitzea edo arazo pertsonalak edukitzea) paso egiten du, ez dio garrantzirik ematen. Nire aburuz, umeek dituzten arazoak laguntza behar dute eta motibatu behar diogu hauek aurrera jarraitzeko, bestela behera etortzen dira. Ni praktiketan egon naizen gelan, gehienak atzerritarrak ziren eta gehienek arazoak zituzten baina konkretuki neska baten arazoa kontatuko dizuet: neska honek Nerea deitzen da, etxean arazo familiarrak ditu; eta gainera, lotsatia da. Nereari, adibidez, matematika arloan batuketak egiten ari dira eta berak ez du aurrera jarraitzen, orduan Aurora (nire praktikako tutorea) espabilatzeko esaten dio; baina oihukatuz eta "borde" moduan. Eta noski, Nerea jarrera hau ikusterakoan behera etorri zen. Kasu hauetan esaten dut haur guztiei motibatu behar diegula, baina hori bai oihukatu barik eta gauzak ondo esanez.


Beste aldetik, guraso batzuk etxean duen jarrera denetarik dago; batzuk haien haurrei laguntzen die, jolasten dute haiekin, etxerako lanak egiten laguntzen die; aldiz, beste batzuk aipatu ditudan gauzak ez dituzte betetzen. Ulertzen dut guraso batzuk lan egiten dabilela, baina umeak "etxeko hezkuntza" jaso behar dute eta ez bakarrik eskolako hezkuntza.