Kultur ingurunea da hezkuntzan jorratu beharreko aniztasunaren bigarren iturria; gizarte demokratikoetan aniztasun hori bultzatu egiten du pluralismoak, hain zuzen ere, horixe baita demokraziaren beraren funtsa. Ohikoa da kulturarteko hezkuntza edo kulturanitzeko hezkuntza terminologia erabiltzea aipatzeko zer espero dugun eskolaz, hain zuzen ere, gela barruan zein kanpoan gero eta kultura gehiago ditugun honetan. Termino bi horien esanahia ez da berdina. Kulturartekoaz hitz egiten dugunean elkarren ondoan dauden kulturen arteko elkarrekikotasun harremana aipatzen dugu eta kulturanitza aipatuta, gure inguruneko benetako egoeraz ari gara, kultura asko egoteaz. Horregatik, arlo pedagogikoan nahiago izaten dugu lehenengoa.
Helburu pedagogikoek bateragarriak izan behar dute eskolaren funtsezko helburuarekin: kulturalizazioa. Eta esan beharrik ez dago eskolak ezin dituela ikasle guztiak kulturalizatu aldi berean kultura baten baino gehiagotan eta maila berean. Horrela bada, errealismoak berak eta hezkuntza prozesuaren izaera bera ezagutzeak zuhurrak izatea dakar, kulturaren aldetik anitzea dela dakiten eta onartzen duten gizarte eta eskolaren oinarriak urratu barik.(Argazki bakoitzean klikatzen baduzue, nabigatzailean nondik atera dudan agertuko zaizue).






No hay comentarios:
Publicar un comentario