Gaur egun, denen ahotan dagoen hitz bat topatu beharko bagenu, hura inmigrazioa litzateke. Egia esan inmigrazioa ia betidanik izan da hizpide, frankismo garaia barne inmigrazioa izan zen eta orain Europar Batasunetik kanpoko inmigrazioa. Orain arte, eta azken aldian gertatzen ari direnarekin gehiago (Parisko "krisia", Latin Kingen hazkundea, etab.), inmigrazioa ez dago ondo ikusia. Baina ez al gara denak, neurri txikiago batean, inmigranteak? Zein ez da joan ondoko herrira lanera edo beste probintzia batera ikastera? Kaleko definizioa erabiliz (kanpotik etorritako pertsonak) denak ginateke inmigranteak, eta hori txarra al da?
Kultura nahasketak aberastu egiten gaitu, baina noski, kultur nahaste hori ez da ematen kebab bat janez edo txinatarraren denda batean zerbait erosiz. Nahaste hori erlazioak ahalbidetzen du, lagunarteko erlazioak, batak besteari entzun; zuk zure kultura azaldu eta beste kulturetaz ikasi. Utopia hau errespetuan oinarritzen da, baina errepetatzen al ditugu inmigranteak?
Bestalde, nire aburuz, haiek behin inmigratutakoan, arazoak izaten jarraitzen dute, haietako bat gure gizartean integratzea da. Horrelako jendea, gure bizitzara moldatu behar da, bertako ohituretara, bizitza erritmora, hizkuntzara, lanera, etab. Benetan zaila den gauza bat. Gure munduan toki bat bilatzeak esfortzu handia eskatzen duela argi dago, bertara ezer gabe etortzea ez da batere erraza. Baina honetaz gain, problema hauetaz aparte, guk ez badiegu biderik zabaltzen, inmigranteen integrazio sozial ezinezko baten aurrean aurkitzen garela konturatuko gara.
Badirudi, ezinezkoa egiten zaigula hauek onartzea gure bizitzan. Argi izan beharko nuke, haiek ez direla etorri hona, besterik gabe, eurak nahi izan dutelako, euren lurraldean bizitzeko kondizioak jasanezinak izan direlako baizik. Ez daude hemen gu izorratzeko, beste edozein biztanle bezala lana egiteko asmoarekin datoz, baina badirudi hau guk ulertzeko oso zaila dela.
DIBORTZIOA ETA ESKOLA
Hace 14 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario