Umearentzat eredu dira bere ingurune hurbileko helduak: irakasleak, zaintzaileak, begiraleak, eta batez ere, gurasoak. Konpainia horretan barneratzen ditu umeak hainbat eta hainbat ezagutza, jarrera eta balio, bizitzan zehar berarekin eramango dituenak, bere izaera garatzen lagunduko diotenak, ez bakarrik hizkuntzari dagozkionak, baizik eta bere ahalmen guztien garapen oso eta egokirako beharko dituenak, bere bizitza ikusteko modua osatuko dutenak. Prozesu horretan barneratuko ditu umeak, besteak beste, hizkuntza ezagutza eta honekiko jarrera.
Familia da euskara ikasteko modurik errazena, merkeena eta eraginkorrena. Aukera hori ez dagoenean, eskolak betetzen du gehienetan egiteko hori, baina eskola ez da nahikoa bera bakarrik hizkuntza baten transmisioa ziurtatzeko. Gazte askok eskolan ikasten dute euskara, baina, gero, beren artean gaztelaniaz hitz egiten dute. Hizkuntza ezagutzeak, jakiteak alegia, ez du esan nahi erabiltzen denik. Eskolaren zeregin nagusia ezagutzan sakontzea da baina eskolan ikasitakoa beste esparru batzuetan erabili egin behar da, ezagutza sendotzeko. Beste hainbeste esan daiteke kalitatearen inguruan, ezagutzak ez baitu ziurtatzen halabeharrez kalitatea. Kalitateak ez du esan nahi bakarrik, zuzentasunez idazteko eta hitz egiteko gaitasuna; harago doa, egokitasuna eta erosotasuna ere esan nahi baitu; alegia, hizkuntzak tresna egokia behar du izan edozein egoeratan, eta batez ere, tresna erosoa, erosotasun horrek hiztuna hizkuntza hori erabiltzera eramaten duelako.
DIBORTZIOA ETA ESKOLA
Hace 14 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario