Picasa sarean aurkitutako hezkuntzari buruzko argazkiak

EDUCAR ES... "Educar es lo mismo que poner un motor a una barca... hay que medir, pensar, equilibrar... ... y poner todo en marcha. Pero para eso, uno tiene que llevar en el alma un poco de marino... un poco de pirata... un poco de poeta... y un kilo y medio de paciencia concentrada. Pero es consolador soñar mientras uno trabaja, que ese barco, ese niño irá muy lejos por el agua. Soñar que ese navío llevará nuestra carga de palabras hacia puertos distantes, hacia islas lejanas. Soñar que cuando un día esté durmiendo nuestra propia barca, en barcos nuevos seguirá nuestra bandera enarbolada." (Gabriel Celaya) Olerki hau webgune honetatik atera dut: http://centros2.pntic.mec.es/cp.martin.monreal/educativas.htm

Nerabezaroa eta familia


Podcast hau nik sortu dut eta nerabezaroari erreferentzia egiten dio, hala ere, familia eta lagunak erlazionatzen ditu. Anima zaitezte entzuteko!!

Hezkuntzari buruzko kanta

Hau Goear sarean aurkitutako kanta da,Rafak sortu du eta hezkuntzari buruzko abestia da.

2010/03/14

Material deigarriak bai gurasoentzako bai irakaskuntzako profesionalentzako

Hemen aurkezten dizkizuedan liburuak lagungarriak dira batetik, gurasoak haien seme - alabei ulertzeko, hots, neraberazoei gertatzen zaizkien arazoak modu konkretu batean ulertzea. Eta beste aldetik, irakasleak ikasleei ulertzeko ere. Has gaitezen hiru liburu hauekin: bata "Solos en casa" Eduard Estivill eta Montse Domènech-ekoa, liburu horretan gurasoen dudei erantzuten dizkie. Ostean, "Pequeños tiranos" Alicia Banderas-koa, nola lortu umeak desobeditzaile izatetik arduratsua izatera doa. Eta hirugarrena, " Hermano mayor" Pedro García Aguado eta Esther Legogeu-koa da, liburu hau nola konpondu daitezkeen nerabezaroen arazoei buruzkoa doa.
Bestalde, beste bi liburu aurkezten dizkizuet; liburu hauek balorei buruzko
ipuinak dira, oso interesgarriak eta entretenigarriak dira। Gainera, ipuin hauekin gelan baloreak lantzeko primeran daude। Bata "Cuentos para crecer" Eduard Estivill eta Montse Domènech-ekoa; eta beste liburua "Cuentos para ayudar a tus hijos" Roberta Veritá-koa

(Argazki bakoitzean klikatzen baduzue, nabigatzailean nondik atera dudan agertuko zaizue).

Etxeko joerak umeen eredu

Umearentzat eredu dira bere ingurune hurbileko helduak: irakasleak, zaintzaileak, begiraleak, eta batez ere, gurasoak. Konpainia horretan barneratzen ditu umeak hainbat eta hainbat ezagutza, jarrera eta balio, bizitzan zehar berarekin eramango dituenak, bere izaera garatzen lagunduko diotenak, ez bakarrik hizkuntzari dagozkionak, baizik eta bere ahalmen guztien garapen oso eta egokirako beharko dituenak, bere bizitza ikusteko modua osatuko dutenak. Prozesu horretan barneratuko ditu umeak, besteak beste, hizkuntza ezagutza eta honekiko jarrera.


Familia da euskara ikasteko modurik errazena, merkeena eta eraginkorrena. Aukera hori ez dagoenean, eskolak betetzen du gehienetan egiteko hori, baina eskola ez da nahikoa bera bakarrik hizkuntza baten transmisioa ziurtatzeko. Gazte askok eskolan ikasten dute euskara, baina, gero, beren artean gaztelaniaz hitz egiten dute. Hizkuntza ezagutzeak, jakiteak alegia, ez du esan nahi erabiltzen denik. Eskolaren zeregin nagusia ezagutzan sakontzea da baina eskolan ikasitakoa beste esparru batzuetan erabili egin behar da, ezagutza sendotzeko. Beste hainbeste esan daiteke kalitatearen inguruan, ezagutzak ez baitu ziurtatzen halabeharrez kalitatea. Kalitateak ez du esan nahi bakarrik, zuzentasunez idazteko eta hitz egiteko gaitasuna; harago doa, egokitasuna eta erosotasuna ere esan nahi baitu; alegia, hizkuntzak tresna egokia behar du izan edozein egoeratan, eta batez ere, tresna erosoa, erosotasun horrek hiztuna hizkuntza hori erabiltzera eramaten duelako.

Migrazioa eskoletan, lanpostuetan...

Gaur egun, denen ahotan dagoen hitz bat topatu beharko bagenu, hura inmigrazioa litzateke. Egia esan inmigrazioa ia betidanik izan da hizpide, frankismo garaia barne inmigrazioa izan zen eta orain Europar Batasunetik kanpoko inmigrazioa. Orain arte, eta azken aldian gertatzen ari direnarekin gehiago (Parisko "krisia", Latin Kingen hazkundea, etab.), inmigrazioa ez dago ondo ikusia. Baina ez al gara denak, neurri txikiago batean, inmigranteak? Zein ez da joan ondoko herrira lanera edo beste probintzia batera ikastera? Kaleko definizioa erabiliz (kanpotik etorritako pertsonak) denak ginateke inmigranteak, eta hori txarra al da?
Kultura nahasketak aberastu egiten gaitu, baina noski, kultur nahaste hori ez da ematen kebab bat janez edo txinatarraren denda batean zerbait erosiz. Nahaste hori erlazioak ahalbidetzen du, lagunarteko erlazioak, batak besteari entzun; zuk zure kultura azaldu eta beste kulturetaz ikasi. Utopia hau errespetuan oinarritzen da, baina errepetatzen al ditugu inmigranteak?


Bestalde, nire aburuz, haiek behin inmigratutakoan, arazoak izaten jarraitzen dute, haietako bat gure gizartean integratzea da. Horrelako jendea, gure bizitzara moldatu behar da, bertako ohituretara, bizitza erritmora, hizkuntzara, lanera, etab. Benetan zaila den gauza bat. Gure munduan toki bat bilatzeak esfortzu handia eskatzen duela argi dago, bertara ezer gabe etortzea ez da batere erraza. Baina honetaz gain, problema hauetaz aparte, guk ez badiegu biderik zabaltzen, inmigranteen integrazio sozial ezinezko baten aurrean aurkitzen garela konturatuko gara.


Badirudi, ezinezkoa egiten zaigula hauek onartzea gure bizitzan. Argi izan beharko nuke, haiek ez direla etorri hona, besterik gabe, eurak nahi izan dutelako, euren lurraldean bizitzeko kondizioak jasanezinak izan direlako baizik. Ez daude hemen gu izorratzeko, beste edozein biztanle bezala lana egiteko asmoarekin datoz, baina badirudi hau guk ulertzeko oso zaila dela.

Drogak hartzen dituzten gaztetxoen gurasoei orientabideak emateko zerbitzua

Zirimola izeneko webgunean Bilboko Udaleko aldizkaria agertzen da eta hor artikulu interesgarria hau aurkitu dut:
"Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak badu drogak kontsumitzen dituzten nerabeen gurasoei aholku eta orientabideak emateko zerbitzu bat. Gurasoak kezkatu egon daitezke euren seme - alabak gazteegi hasi direlako drogak hartzen, eskolan edo institutuan errendimenduak txarrera egin duelako, arauak eta mugak errespetatzen ez dituztelako edo beste edozein arrazoirengatik. Horretarako dago, hain zuzen ere, zerbitzua: egoerak aztertu eta orientabideak emateko.
Beste batzuetan, kanabisari buruz, alkohola neurriz gain hartzearen ondorioez edo beste edozein gaiari buruz seme - alabekin zelan egin berba izan daiteke gurasoen zalantza; hau da, beharbada, ez daude kezkatuta baina menpetasuna sor dezaketen substantziei buruz zelan, non, noiz zergatik berba egin izan daiteke zalantza edo horrelako elkarrizketa bat edukitzeko zailtasunak eduki ditzakete gurasoek".
Artikulu hau izenburuan jartzen den moduan "drogak hartzen dituzten gaztetxoen gurasoei orientabideak emateko zerbitzua da", gaur egun gero eta gazteago hartzen dute drogak eta hori bai eskolan, bai etxean eta bai gure gizartean geldi behar dugu.
Hona hemen Slideshare sarean aurkitutako power point interesgarria. Power point-a Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako lau ikasleek sortu dute, Gizarte Hezkuntzako espezialitatea, hain zuzen ere.
Drogak
View more presentations from saitxu.

Etxeko gorabeherak. "Gatazkak konpontzen"

Zirimola izeneko webgunean Bilbo Udaleko aldizkaria aurkituko duzue (konkretuki 3.orrialdean "etxeko gorabeherak, gatazkak konpontzen" artikulua begiratu). Artikulu horretan gurasoen eta haurren edo gazteen arteko etxeko gatazkak nola konpondu azaltzen du. Nire aburuz, oso interesgarria dago; gainera, gaur egun horrelako arazoak gure etxeetan gertatzen da. Batzutan ez dakigu nola jokatu eta artikulu hau arazo horiek konpontzea bideratzen gaitu.

Indarkeria eskolan

Gure ikastetxeetako gaurko eguneroko jardunean, eta arazoak beti izan direla aitortu behar den arren, harreman pertsonalaren arloko arazoak gertatzen hasi dira. Arazo horiek hezkuntza praktikaren berezko jardueren garapena eragozten dute.
Ikasgeletan agertzen ari den indarkeria fisiko edo psikikoa ikaslek berek beren ikaskideen kontra erabiltzen dute; zenbait kasutan, hala ere, irakasleek berek eta ikasleen gurasoek ere indarkeria erabiltzen dute, bi kolektibo horien kontra, eta gurasoen kasuan, intentsitate handiagoz, irakasleen kontra.
Eskolako indarkeria dela eta gizartean dagoen kezka gero eta handiagoa da, eta zenbaitetan protagonismo kezkagarria hartu du hedabideetan; horren aurrean, hezleek, halako kasuetan beti egin ohi dugun bezala, geure, buruari planteatzen diogu gizarte demokratikoan behar den gardentasun informatiboak halako kasuetan ez ote den lagungarri gertatzen eredu horiek zabaltzeko eta jendeak ikasteko, eta ez horrenbeste haiek desagerrarazteko. Oro har, eskolako indarkeriaren fenomenoa "botere handiagoa duen pertsona batek botere gutxiago duen pertsona baten aurka behin eta berriz eragindako opresioa, psikologikoa nahiz fisikoa" da. Hori botere desoreka argia da, gaitasun fisiko handiagoko pertsona batek edo talde batek indar gutxiagoko pertsona edo talde baten aurka eragiten duenean; baina tratu txar psikikoa ere badago, nahiz eta halakoetan indar eta botere aldeak horrek argi ez izan.


Nire ustez, bullying-ari publizitate gehiago eman beharko zaiola modu txarrean, noski. Eraso honek ekiditu behar dela ikusi behar da eta kasu asko daudela jendea uste duen baino gehiago. Ume batek eskola jazarpena sufritzen badu isildu egingo da beldurra duelako eta ez da joango korrika salatzera, gauzak txarrerantz joango direla uste duelako. Nire aburuz, hori ekiditzeko eskolako tutoretzak banaka egin behar dira, konfiantza emanez gaiari buruz hitz egiteko, eta erakusten arazoa konpontzeko mila irtenbide daudela erakutsiz, horrela agian umea ausartzen da eta arazoak hitz egiten du.


Jarraian ikusiko duzue Youtube-n aurkitutako bideo bat, bullying-ari buruzko laburmetraia da. Oso interesgarria dago eta bideoan gertatzen dena gaur egun gure gizartean gertatzen da.

Herritartasunerako Hezkuntza (Educación para la cuidadanía)

Pasaden urtean (2009 urtean, hain zuzen ere), irakaskuntzan "Herritartasunerako Hezkuntza" edo "Educación para la cuidadania" irakasgai berri bat proposatu zuten; eta gaur egun, ia eskola guztietan aurrera eramaten da. Irakasgai honen helburua hurrengo balioak transmititzea da: demokrazia, giza duintasuna, askatasuna, giza eskubideen errespetua, tolerantzia, berdintasuna, legea betetzea, leialtasuna, lankidetza, parte hartzea eta pertsonen moralaren, kulturaren nahiz alderdi mental eta fisikoen garapena.


Aipatu beharra dago, mendebaldeko gizarteetan, elkarbizitza eta herritartasuna, hezkuntzaren funtsezko ardatzak bihurtu dira. Denboran zehar, gizarteak sistema hezkuntzari eskatzen diona aldatu da. Lehen, lanerako alfabetatzea zegoen; ondorengo ikasketarako prestatzen eta pertsonak hautatzen zuten. Aldiz, orain; hezkuntza paradigma berria eratzea,hots, herritar oso bezalakoak eratzea da helburu.

Desberdintasun kulturalak hezkuntzan

Kultur ingurunea da hezkuntzan jorratu beharreko aniztasunaren bigarren iturria; gizarte demokratikoetan aniztasun hori bultzatu egiten du pluralismoak, hain zuzen ere, horixe baita demokraziaren beraren funtsa. Ohikoa da kulturarteko hezkuntza edo kulturanitzeko hezkuntza terminologia erabiltzea aipatzeko zer espero dugun eskolaz, hain zuzen ere, gela barruan zein kanpoan gero eta kultura gehiago ditugun honetan. Termino bi horien esanahia ez da berdina. Kulturartekoaz hitz egiten dugunean elkarren ondoan dauden kulturen arteko elkarrekikotasun harremana aipatzen dugu eta kulturanitza aipatuta, gure inguruneko benetako egoeraz ari gara, kultura asko egoteaz. Horregatik, arlo pedagogikoan nahiago izaten dugu lehenengoa.
Helburu pedagogikoek bateragarriak izan behar dute eskolaren funtsezko helburuarekin: kulturalizazioa. Eta esan beharrik ez dago eskolak ezin dituela ikasle guztiak kulturalizatu aldi berean kultura baten baino gehiagotan eta maila berean. Horrela bada, errealismoak berak eta hezkuntza prozesuaren izaera bera ezagutzeak zuhurrak izatea dakar, kulturaren aldetik anitzea dela dakiten eta onartzen duten gizarte eta eskolaren oinarriak urratu barik.
Eskolak, batetik, kulturalizazioa du helburu nagusia, horixe baita ikasle guztien gizarte kohesioaren funtsa, baina bestetik, gutxiengoaren kulturarekiko begirunea azaldu behar du eta gutxiengoaren kultura horietako partaideek euren kultura lantzea ahalbidetu behar du. Hala ere, eskolako kulturartekotasunari bagagozkio, egon dauden kulturak oinarriak behintzat ezagutu behar dira, elkarren arteko begirunea ekarriko baitu, eta kultura minorizatuetako ikasleen kultur nortasunetik abiatuta, gehiengoaren kulturara hurbildu.


(Argazki bakoitzean klikatzen baduzue, nabigatzailean nondik atera dudan agertuko zaizue).

Hezkuntzan zailtasunak dituen umeentzako materiala

Etorkizunean irakasle bezala arituko gara eta oso garrantzitsua iruditzen zait arazo ezberdinei aurre nola egin jakitea, askotan ez baitakigu nola jokatu zenbait kasuren aurrean. Bestalde, garrantzi handikoa iruditzen zait haurren berezitasunak lehen baino lehen antzematea, horrela txikitatik eskaini ahal izango zaie behar duten laguntza. Beraz, behaketa irakaslearen funtsezko tresna izango da.


Irakaslea da eskolan bere bizitzaren denbora gehiena ematen duen gizaki bakarra. Bereziak gara. Ikasgela dugu bigarren etxea, urteen poderioz; beste edozein toki bezain arrunta bilakatu zaigu. Baina diferentea da. Askotan, ordea, gure kulturarekin jende gehienari gertatzen zaiona gertatzen zaigu: kulturala dena naturaltzat hartzeko joera izaten dugula, hau da, ez gara ohartzen eskolako kulturaren ezaugarrien berezitasunez. Aldaezinak, naturalak ikusten ditugu; bertan bizi gara eta. Hortik dator, irakasleak distantzia hartzeak duen inportantzia. Bestela ez ditugu ulertuko gure ikasleek, bizitzatik at dagoen mundu artifizial horretan, bizi eta ikasteko izaten dituzten zailtasunak.


Horretaz gain, hezkuntzan zailtasunak dituzten umeek
departamento orientación izeneko webgunera sar daitezke. Gainera bai irakasleak bai haien gurasoak sar daiteke eta haien umeei materiala atera daiteke. Oso interesgarria dago, denetarik dago; adibidez, gelan dislexiko edo atentzio falta duen umeak badituzu, webgune honetatik haientzako informazioa atera ahal duzu.