Hezkuntza premia bereziak eskolatzearen aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar, ez - gaitasun fisikoak edo psikikoak edo sentimenen ingurukoak izateagatik, jokabide - nahaste larriak izateagatik, aldekoak ez diren kultur edo gizarte - egoeran egoteagatik edo goi - mailako gaitasun intelektualekin zerikusia duten baldintza pertsonalak izateagatik berariazko hezkuntza laguntza eta arreta behar dituzten ikasleek dituztenak dira. Adibidez, denbora konkretu batean makuluekin mugitu behar izana (aldi baterako ezintasuna fisikoa).
Izan ere, hezkuntza sistematik ikasle horiei dagokien irakaskuntza zuirtatzeko, ahalik eta garapen egokiena bermatzeko Curriculum Egokitzapen esanguratsua egin beharko da soberan baitakigu haur bakoitza mundu bat dela eta batekin funtzionatzen duen metodologiak ez duela zertan funtzionatu behar bestearekin. Horretarako, ikaslearekin lan egiten duten profesionalek koordinaturik aritu behar dute.
Hala ere, asko dira haurrek ikasketa prozesuan aurki ditzaten zailtasunak eta gure zeregina irakasle bezala garapena oztopatzen duten muga horiek gainditzen laguntzea izango da, motibazioa funtsezkoa izanik. Haur bakoitza mundu bat da eta bakoitzak bere premiak izango ditu. Haurrak ezagutu, behatu eta giro egokia sortuz, ikasketa errazten saiatuko gara. Beti ere, segurtasuna eta maitasuna eskainiz. Beraz, behaketa irakaslearen funtsezko tresna izango da.
(Argazki bakoitzean klikatzen baduzue nabigatzailean nondik atera dudan agertuko zaizue).
No hay comentarios:
Publicar un comentario