DIBORTZIOA ETA ESKOLA
Hace 16 años
EDUCAR ES... "Educar es lo mismo que poner un motor a una barca... hay que medir, pensar, equilibrar... ... y poner todo en marcha. Pero para eso, uno tiene que llevar en el alma un poco de marino... un poco de pirata... un poco de poeta... y un kilo y medio de paciencia concentrada. Pero es consolador soñar mientras uno trabaja, que ese barco, ese niño irá muy lejos por el agua. Soñar que ese navío llevará nuestra carga de palabras hacia puertos distantes, hacia islas lejanas. Soñar que cuando un día esté durmiendo nuestra propia barca, en barcos nuevos seguirá nuestra bandera enarbolada." (Gabriel Celaya) Olerki hau webgune honetatik atera dut: http://centros2.pntic.mec.es/cp.martin.monreal/educativas.htm
Finlandiako irakaskuntza - | |
| 1.ideia | Derrigorrezko hezkuntza 7 urterekin hasten da, ez dago garraio eskolarik. Umeak eskolatik urrun bizi badu egunero taxia ordaintzen diote. |
| 2.ideia | Badaude ikasle batzuek goizeko zortzietan hasten dira irakasleek haien irakasgaietan laguntzeko. Herri honen hezkuntza sistema hizkuntzaren ikaskuntzari garrantzia ematen dio. |
| 3.ideia | Finlandiako formula: irakaskuntzaren formakuntza ona izatea, lengoaia eta matematikako irakaskuntza lehentasuna, zailtasun dituzten ikasleei laguntza ematea. |
| 4.ideia | Finlandiako ikasleek aroztegia eta etxeko lanak derrigorrezko irakasgaiak dituzte. |
| 5.ideia | Ikasleek astero ingelesezko bi ordu ematen dituzte ( bederatzi urterekin hasten dira). |
| 6.ideia | Finlandian eskola asko daude eta bakoitzak espezialitate bat du, bat bereziki Natur Zientziak eta Heziketa Fisikoa, hor bertan zoo moduko zelaigune dute. |
| 7.ideia | Jantokiko janaria dohainik da, buffet bezalakoa da eta jan ondoren gauza bakoitza bota behar den lekutan jartzen dute. Patioan zaintzaile berezi bat dute. |
| 8.ideia | Haurrak 6 urte arte haurtzaindegian egoten dira eta eskola 7 urterekin hasten dira. |
| 9.ideia | Haurrak 4 eta 8 urterekin hasten dira irakurtzen eta balore garrantzitsuena umeak talde moduan konportatzen ikastea da. |
| 10.ideia | Haurtzaindegi guztiak 24 ordu irekita egoten dira, emakumeek baimena dute beraien umeekin egotea 11 hilabete. |



Bestalde, beste bi liburu aurkezten dizkizuet; liburu hauek balorei buruzko
Nire ustez, bullying-ari publizitate gehiago eman beharko zaiola modu txarrean, noski. Eraso honek ekiditu behar dela ikusi behar da eta kasu asko daudela jendea uste duen baino gehiago. Ume batek eskola jazarpena sufritzen badu isildu egingo da beldurra duelako eta ez da joango korrika salatzera, gauzak txarrerantz joango direla uste duelako. Nire aburuz, hori ekiditzeko eskolako tutoretzak banaka egin behar dira, konfiantza emanez gaiari buruz hitz egiteko, eta erakusten arazoa konpontzeko mila irtenbide daudela erakutsiz, horrela agian umea ausartzen da eta arazoak hitz egiten du.
Kultur ingurunea da hezkuntzan jorratu beharreko aniztasunaren bigarren iturria; gizarte demokratikoetan aniztasun hori bultzatu egiten du pluralismoak, hain zuzen ere, horixe baita demokraziaren beraren funtsa. Ohikoa da kulturarteko hezkuntza edo kulturanitzeko hezkuntza terminologia erabiltzea aipatzeko zer espero dugun eskolaz, hain zuzen ere, gela barruan zein kanpoan gero eta kultura gehiago ditugun honetan. Termino bi horien esanahia ez da berdina. Kulturartekoaz hitz egiten dugunean elkarren ondoan dauden kulturen arteko elkarrekikotasun harremana aipatzen dugu eta kulturanitza aipatuta, gure inguruneko benetako egoeraz ari gara, kultura asko egoteaz. Horregatik, arlo pedagogikoan nahiago izaten dugu lehenengoa.
Helburu pedagogikoek bateragarriak izan behar dute eskolaren funtsezko helburuarekin: kulturalizazioa. Eta esan beharrik ez dago eskolak ezin dituela ikasle guztiak kulturalizatu aldi berean kultura baten baino gehiagotan eta maila berean. Horrela bada, errealismoak berak eta hezkuntza prozesuaren izaera bera ezagutzeak zuhurrak izatea dakar, kulturaren aldetik anitzea dela dakiten eta onartzen duten gizarte eta eskolaren oinarriak urratu barik.
Hezkuntza premia bereziak eskolatzearen aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar, ez - gaitasun fisikoak edo psikikoak edo sentimenen ingurukoak izateagatik, jokabide - nahaste larriak izateagatik, aldekoak ez diren kultur edo gizarte - egoeran egoteagatik edo goi - mailako gaitasun intelektualekin zerikusia duten baldintza pertsonalak izateagatik berariazko hezkuntza laguntza eta arreta behar dituzten ikasleek dituztenak dira. Adibidez, denbora konkretu batean makuluekin mugitu behar izana (aldi baterako ezintasuna fisikoa).
Hala ere, asko dira haurrek ikasketa prozesuan aurki ditzaten zailtasunak eta gure zeregina irakasle bezala garapena oztopatzen duten muga horiek gainditzen laguntzea izango da, motibazioa funtsezkoa izanik. Haur bakoitza mundu bat da eta bakoitzak bere premiak izango ditu. Haurrak ezagutu, behatu eta giro egokia sortuz, ikasketa errazten saiatuko gara. Beti ere, segurtasuna eta maitasuna eskainiz. Beraz, behaketa irakaslearen funtsezko tresna izango da.